Abotsanitz Udal Taldeak uste du Portuko elizaren atzealdea leku ona izan daitekeela haur txikientzako jolas parke bat kokatzeko. / Abotsanitz

Portuan Haur Parke bat kokatzeko proposamena erregistratu du Abotsanitzek. “Hondarribiko Portu auzoan ez dago ez haur parkerik, ezta haurrentzako elementurik ere. Ez bata, ez bestea, auzo osoan. Ez da normala, eta auzotarrek ere hala adierazi izan digute behin baino gehiagotan. Horregatik, aurrekontuen eztabaidan egin genuen proposamena, eta gaur berriro egin dugu, Hirigintzako udal departamentuan”.

Abotsanitz Udal Taldeak uste du Portuko elizaren atzealdea leku ona izan daitekeela haur txikientzako (0-6 edo 0-8 urte) jolas parke bat kokatzeko. “Haurrentzako elementu solteak jartzeko, aldiz, leku apropos dezente daude: Arrantzale Auzoka zabalunea, Santiago eta San Pedro arteko plazatxoa, Butron pasealekua… Are gehiago, ibilbide antzerako bat egin liteke, adin bakoitzerako egokiak diren elementuen kokapena zehaztuz”.

“Horiek gure proposamenak dira, baina beste edozein ontzat joko genuke, auzotarrak ados badaude”.