Zubietan hazitakoa da Alain Oyarzun. / Real Sociedad

Real Union Cluba eta Alain Oyarzun akordio batera iritsi dira jokalari irundarra denboraldi bukaerara arte gonbidatu gisa lehen taldearekin entrenatzeko eta hurrengo bi denboraldietarako fitxaketa itxita utzi dute, hirugarren denboraldi baterako aukerarekin.

27 urte ditu, Zubietan hazitakoa da eta Realeko beheko taldeetan ez ezik CD Mirandes, Real Zaragoza, CD Numancia eta Cordoba CF-n ibilitakoa da.