‘Negua berotuz’ ekimena antolatu da aurten ere. / Hondarribiko Udala

Urtero bezala Saindua gaztelekuak Gabonei begira, ‘Negua berotuz’ ekimena antolatu du, abenduaren 27tik 30era garatuko diren hainbat ekintza desberdinekin. 12 eta 17 urteko gazteentzat antolatuak, izenemate epea zabalik dago eta abenduaren 23an itxiko da.

Abenduaren 27an, 16:30etik 19:30era bitartean, Tarpui Jolasa jardunaldia antolatu da. Hurrengo egunean, asteazkena 28an, goizean Lagun Ikustezina opari tailerra egingo da 10:00etatik 12:30era bitartean, eta arratsaldez irteera egingo da Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira.

Abenduaren 29an, goizean jolas kooperatiboak egingo dira 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta arratsaldez Laser Tag jokuak 15:00etatik 19:00etara bitartean.

Azkenik, abenduaren 30ean, Gaztechef eguna ospatuko da. 10:00etatik 12:30era bitartean Herri Ginkana egingo da, 16:30ean II. Pintxo Txapelketa eta amaitzeko merendola, 18:30etik 20:00etara bitartean.

Informazio gehiagorako, deitu 943 643198ra edota zuzendu saindua@hondarribia.eus gunera.