Santiago Konpostela kalea. / Hondarribiko Udala

Abenduaren 15ean eta 16an Santiago Konpostela kaleko zorua konpontzeko zenbait lan egingo dira.

Lan horien ondorioz, Alde Zaharreko trafikoa aldatu egingo da, Txisun Altuna Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak nabarmendu duenez. “Alde Zaharreko sarrera eta irteera Juan de Laborda kaletik egin beharko da, eta zirkulazioa semaforoen bidez erregulatuko da.

Gainera, bi egunetan, Denda kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, eta debekatuta egongo da Leiba Jenerala kaletik sartzea. Alde Zaharretik irteteko, Murrua, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan de Laborda kaleetatik egin beharko da”, amaitu du Altuna zinegotziak.