Bentako aparkalekua. / Hondarribiko Udala

Sei elkartek jarriko dituzte txosnak 2019ko Hondarribiko Jai Nagusietan. Sei hauek aurkeztu ziren abuztuaren 20ko zozketara, eta guztiei esleitu zitzaien txosna.

Hortaz, sei txosna egongo dira aurtengo jaietan. Irailaren 6tik 11ra izango dira zabalik, Bentan. Muara Kultur Elkartea, Hondarribia Eskubaloia, Ama Guadalupekoa Judo Elkartea, C.D. Bidasoa, ASE Club de Surf eta Psilocybe Musika Elkartea.