Datorren maiatzaren 13an ospatuko da Skate Eguna. / Irungo Udala

Gazteriako zinegotzia den Josune Gómezek HS2ko arduraduna den Iñaki Navascuésekin batera, GazteArtean programaren barruan dagoen Skate Egunaren bosgarren edizioa aurkeztu du.

“Aurten, Skate Eguna, maiatzaren 13an ospatuko da, 16:30etatik 19:30etara bitartean, Irungo skate parkean. Hiri kirol mota honi merezi duen lekua eman nahi zaio ekitaldi honen bitartez eta, era berean, gazteen artean skate park-aren erabilera ere bultzatu nahi da”, esan du Josune Gómezek.

Horretarako, Irungo Udalak ekitaldia antolatu eta koordinatzen duen HS2 irundar klubarekin elkar lan egiten du. “Skate-a bezalako kirolak Irun bezalako hiri batean bere tokia baduela uste dugu. Gainera, egun gero eta gazte gehiago dira kirol hau praktikatzen dutenak, eta horregatik iruditzen zaigu Skate Eguna bezalako ekitaldiak onuragarriak eta positiboak direla ume, gazte eta heldu guzti hauentzat. Halaber, HS2 taldeko hiru rider profesionalek osatuko dute epaimahaia. Are gehiago lehiaketan boluntario gisa ere arituko dira lanean. Irabazleak 19:00ak aldera emango dira ezagutzera, behin lehiaketa bukatutakoan. Bestalde, saria, skate-rako berariazko materialek osatuko dute”, jakinarazi du Iñaki Navascuések.

Parte hartu nahi duenak skate prkera gerturatu eta bertan izen eman dezake, aurreikusitako lau mailetako batean: sub 10, sub 14, sub 18 eta open. Era berean, lehiaketaz gain, patinatzeko momentu libreak ere izango dira. Izen ematea, 16:00etatik 16:20 bitartean egiteko aukera izango da.