Suhiltzaileen egoitza zaharra botatzeari ekin zaio. / Hendaiako Udala

Merkatu zaharraren zaharberritzearekin jarraituz, suhiltzaileen egoitza zaharra botatzeari ekin zaio.

Hiri-barnearen birkalifikatze orokorraren barnean, herriak lanetan dirau. Apirilean hasi ziren lehengo merkatu zaharraren aldatze lanak eta orain etapa berri bati ekin zaio, suhiltzaileen egoitza zaharraren suntsitzeari, alegia. Horrela, Salvador Allende karrikan kokatutako eraikinaren bi dorreak desagertuko dira, gero lehen solairua, eta azkenik etxe-beherea.

Lekua festa eta kultura ekitaldietarako egitura berriaren ingurune gisa tratatu eta egokituko da. Suhiltzaileen egoitza zaharra behera botaz, merkatu zaharraren eraikinaren irudia hobetu eta Txingudi badiatik hiri-barnerako erakargarritasuna areagotuko da.