Antzezpena 20:00etan hasiko da. / Irungo Udala

Datorren larunbatean Tanttaka Teatro Taldea egongo da Amaia Kultur Zentroan bere ikuskizun “Giltzardun etxea” emateko. Antzezpena 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude 7,55 euroan, ohiko tokietan.

Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen, bertan, hiru emakumezko aktore gizarte langile talde baten erraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako (Larrialdi Egoeretarako etxe bat eta Abegi etxe bat) bizitza biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa.

Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkorformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute. Egilearen hitzetan, pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira, erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako, gezur bakarrak.

Lantalde teknikoa eta artistikoa:
Egilea: Mada Alderete
Dramaturgia, zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
Zuzendari laguntzailea: Sara Cózar
Interpreteak: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado
Soinu banda eta zuzeneko musika: Ainara LeGardon
Irudiak: Maialen Sarasua
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Argazkilaria: Gorka Bravo
Diseinu Grafika: Javi Alonso