Higer Bidea. / Hondarribiko Udala

Datorren astelehenetik hasita, trafiko aldaketak egongo dira Higer Bidearen zati batean. Aiton Andiyenea-ren altueratik (Higer Bidea, 19) Higer Itsasargiraino bizi diren guztiek Pierre Lhande kaletik igo beharko dute, Kai Berritik. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Obrak direla eta, puntu horretatik aurrera semaforo bidez arautzen da trafikoa, baina arazoak sortzen dira trafiko alternatiboa dagoen gunean, eremu horretan etxebizitzak daudelako eta hauek ezin dute jakin etxetik ateratzen direnean semaforoa gorri edo berde dagoen. Horrela, segurtasunagatik egokiagoa ikusten dugu eremu hori zentzu bakarrekoa izatea eta beraz, Pierre Lahndetik igotzea Higer Bidetik egin beharrean aipatutako eremuan bizi diren herritarrentzat”, esan du Carrionek.