Foru kalean jarritako txirrindak konpontzeko dorre berria. / Hondarribiko Udala

Udalak txirrindak konpontzeko dorre bat ezarri du Foru kalearen hasieran. Kalixa Silanes Ingurumeneko zinegotziak esan duenez, “gehienbat bidegorrien erabiltzaileei begira, eta txirrindaren erabilera sustatu asmoz, txirrindak egokitzeko dorre bat jarri dugu. Aurten otsailean beste bat jarri genuen Bidasoa Ibilbidean, eta Amutetik Jaitzubira doan bidegorrian beste bat badago ere”.

“Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean aurreikusten den ekimena da”, esan du Silanes zinegotziak.