Bidasoa Ibilbidearen hasieran jarri da dorrea. / Hondarribiko Udala

Udalak txirrindak konpontzeko dorre bat ezarri du Bidasoa Ibilbidearen hasieran. Gonzalo Carrion obra zinegotziak esan duenez, “gehienbat bidegorrien erabiltzaileei begira, eta txirrindaren erabilera sustatu asmoz, txirrindak egokitzeko dorre bat jarri dugu.

Aurrekontua 1850 eurokoa izan da, eta Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean aurreikusten da”.

“Bertan, bizikletak konpontzeko ezinbestekoak diren gailuak topatuko ditu erabiltzaileak. Gogoratu nahi dut ere Amutetik Jaitzubira doan bidegorrian beste bat badagoela”.