‘TXOR TXOR, bakarrizketa umoretsua’, ostegunean Itsas Etxean

Sarrera dohainik, gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/ aplikazioaren bidez edo Arma Plaza Fundazioan jaso behar dira

0
941

Ostegunean, azaroak 5, 20:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean, Euskaraldiarekin lotuta burutuko diren ekintza kulturalen agendaren barnean, Xabier Artiedaren eskutik, ‘TXOR TXOR, bakarrizketa umoretsua’ ikusi ahal izango da

Sarrera dohainik, gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/ aplikazioaren bidez edo Arma Plaza Fundazioan jaso behar dira.

Xabier Artieda, aktore Nafartarra, Nafarrako antzerki eskolan hasi zuen bere ibilbidea orain dela hamalau urte eta bere formakuntza indartzeko Jacques Lecoq en teknikan murgildu zen gorputzezko antzerkia ikasiz.

Xabierrek abesten ere badaki eta hainbat proiektu musikaletan parte hartu du, haien artean adibidez Tdiferenziarekin Niko, banpiro txiki bat antzezlanean edota Rock Star musikalean. Horretaz gain, The River cover band taldean ere lan egin du eta ospakizun askotan ikusi dugu Goazen kalera musikariekin.

Antzezpen eremuan, La Fura Dels Vaus ekin M.U.R.S en, edota Goenkalen izan ditu bere trebetasunak erakusteko aukera. Eta bere ideia eta produkzio pertsonala EVERYBODY NEEDS… HEROES! Aurrera eramateko trebe izan da ere.

Aktore polifazetikoa, beti prest proiektu berrietan murgiltzeko eta bere ukitua emateko.