Maria Serrano, Gazteria zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian, baldin eta Larrialdi Egoera altxatzen bada.

2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei zuzenduta dago. / Hondarribiko Udala

Gazteria Sailak antolatuta, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak esan duenez, “programa euskaraz egingo da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Bi txanda egingo dira, uztailaren 1tik 15ra eta 16tik 30ra, bakoitzean 40 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da”.