600 haur baino gehiago ari dira parte hartzen udalak antolatutako udaleku irekietan. / Irungo Udala

Euskarako ordezkaria, Monica Martinez, Dunboa ikastetxera hurbildu da, non Solas Jolas udal programako haurrak ari diren antolatutako ekintzaren bat egiten: “udako ohiko hitzordu bat da gazteen artean. Uda lagunartean igarotzeko eta jende berria ezagutzeko modu bat, baina, batez ere, ikasgelatik kanpo euskaraz hitz egiten jarraitzeko modu bat”.

Parte hartzaileak 4 urtetik 10era bitarteko haurrak dira, horietatik 14 dibertsitate funtzionala daukate; 71 taldetan banatzen dira eta zentroko 14 koordinatzaileren zuzendaritzapean jarduten dute. Ekintza ohikoenez gain, uztailean eta abuztuan txangoak egiten dituzte, Arditurriko Meategietara, Fanderiako piszinara, eskalada Area 51era, Getariara, Zumaiako Flyschara, Zeraingo Talotegiara, hondartzara, Irugurutzetako labeetara, edo Santa Klara Irlara, besteak beste. Guztira, 507 partehartzaile izan dira uztailean eta 119 abuztuan.

Programa uztailaren 3an hasi zen eta lehenengo txandakoak hil bereko 30ra arte egon dira. Bigarren txanda abuztuaren 5etik 30ra arte izango da eta, iaz bezala, 9:00etatik 13:00ak arteko ordutegian. Gainera, udalak zerbitzua unibertsalizatu nahi izan du eta zentzu horretan deskontuak aplikatu dira txanda berean programan parte hartzen duten familiako unitateko bereko kide kopuruaren arabera, hau da, senideek parte hartzen badute merkeagoa izateko, eta bide batez egoera konplikatuagoak ere kontuan hartu dira, esaterako Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen duten bizikidetza-unitateko kideentzako. Azkeneko horiek, kuota orokorretik %75eko hobaria izan dute.

Uztailean Solas Jolas ondorengo ikastetxeetan eskaini da: Belaskoenea HLHLI (Marinel kalea), Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea), Eguzkitza HLHLI (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HLHLI (Araba kalea), Lekaenea HLHLI (Donostia kalea), eta Toki Alai (Alzukaitz kalea).

Solas Jolas 2019ko datuak:

– 507 parte hartzaile uztaileko txandan, eta 119 abuztuko txandan.

– Ikastetxeak: Belaskoenea HLHLI (Marinel kalea), Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea), Eguzkitza HLHLI (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HLHLI (Araba kalea), Lekaenea HLHLI (Donostia kalea), eta Toki Alai (Alzukaitz kalea).

– 71 talde izan dira guztira. Haur Hezkuntzako taldeek 10 ume zituzten eta Lehen Hezkuntzakoak 12. Dibertsitate funtzioanleko 14 umek parte hartu dute.
Guztira 89 hezitzaile aritu dira lanean: 3 koordinatzaile orokor, logista bat, 14 zentroko koordinatzaile eta 71 begirale.