Hondarribiko Udal Euskaltegia. / Hondarribiko Udala

Irailaren 9tik 16ra irekiko da Hondarribiko Udal Euskaltegian 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era da.

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere. Gogoratu behar da hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat doan dela matrikula egitea.

Informazio gehiagorako, 943 64 12 16, euskaltegiaz@hondarribia.eus eta www.hondarribia.eus.