Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasia da. / Hondarribiko Udala

Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasia da. Pasa den astean kimaketa prozesua San Pedro kalean eta Portuan hasi zen eta orain herri osoan zehar zabaltzen ari da. Hala eman du aditzera gaur Gonzalo Carrionek, Obra eta Hirigintzako zinegotziak prentsaurrekoan.

“Herritarrei prozesuaren berri eman nahi diegu”, dio Carrion zinegotziak, “eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko beharrezkoa den koordinazioa azaldu nahi diegu. Kimaketa pasa den astean hasi zen eta urtarrila bitarte egiten da, segurtasuna eta higienea zaintzeko ezinbestekoak dira eta. Udal Brigadako lorazainek egutegi bat prestatzen dute aurrera eramateko, baina eguraldiak, eta langileen zein hiritarren segurtasuna kontutan hartuta, ez da erreza izaten egutegi hori betetzea”.

Gonzalo Carrion, Obra eta Hirigintzako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

“Pasa den astean Santiago eta San Pedroko platanoekin hasi da, eta orain Alamedan eta espigoi ingurura joango da, Biteri kalea, Soroeta, eta handik Alde Zaharrera. Jarraian Donosti kalea, Arrantzale Auzoa eta Gibeleta joango dira, pixkanaka hiri osokoak egingo direlarik. Eguraldiaren menpe mantenduko da ezarritako egutegia”, gehitu du Carrionek.

“Zuhaitzak dauden toki askotan trafikoa dabilen errepideak daude, baita aparkalekuak ere; beraz komeni denez, horietan noiz arituko garen ohartaraziko dugu. Kale konkretu batean hasi aurretik abisuak jartzen ditugu aparkalekuak erreserbatuz. Lehenbizi eskoletan ekin genuen, izan ere eroritako hostoek kainu-zuloak estali eta umeekin arazoak sortzeko arriskua dago. Lan horiek dagoenik eginak dira urrian, baita Soroeta inguruko zenbait lan ere. Hiriko zenbait puntutan, San Pedro kalean eta Bretxan adibidez, 5 zuhaitza erretiratu beharko ditugu, oso gaixorik daudelako, eta ordezkatu egingo ditugu”, amaitu du Carrionek.