Maria Serrano, Gazteria arloko zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Udaleko Gazteria departamentuak, Gazte TEK tailerren seigarren edizioa egingo du Gabonetan. Hala eman du aditzera Maria Serrano Gazteria zinegotziak udaletxean emandako prentsaurrekoan. Izenemateak astelehenean irekiko dira Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte kalean, eta www.hondarribia.eus/gazteria gunean.

“Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa Biziriken lankidetzarekin”, esan du Serrano zinegotziak. “Helburua, ekintzailetza sortzailea bultzatu eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez.

“Abenduaren 26, 27, urtarrilaren 2 eta 3an izango dira, Itsas Etxean eta goizeko 9:30etik 13:30era. Tailerrak doakoak izango dira eta izenemateko epea azaroaren 11tik 23ra zabalik egongo da. Tailer bakoitzean 24 gaztek parte hartu ahal izango dute. Kopuru hori baina eskatzaile gehiago badira, zozketa egingo da”.

8 eta 9 urtekoentzat, “Detektibeak eta lapurrak” tailerra antolatu da. Tailer honekin irakatsiko da bideozaintza sistema bat diseinatzen, tresna mota guztiak eraikiz eta programatuz. Parte-hartzaile guztien artean trebetasun erronkak eraiki eta diseinatuko dituzte, protagonistak izango dira ihesaldi eta jazarpen batean ibilgailu robotikoekin, lapur eta detektibeen bideo-joko bat garatuko dute eta beraiek egindako hologramarekin jolastuko dute, eta abar.

10 eta 11 urtekoentzat, “Robotika txapelketa” tailerra burutuko da. Tailer honetako partaideek taldean lan egingo dute eta estrategia bat pentsatuko dute haien robota diseinatzeko, muntatzeko eta programatzeko, eta azkenik entsegu-akats prozesu bati ekingo diote haien makinaren trebetasunak perfekzionatzeko. Tailerraren azken egunean lehiaketa bat egingo da, eta gaia eta zailtasuna adin mailaren araberakoa izango da. Erabiliko den plataforma teknologikoa Lego Mindstorm EV3.