Guztira 25 izan dira antolatutako ekimenetan laguntzen aritu diren gazteak. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak harrera egin berri die Kasino Zaharreko lorategietan Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatutako ekimenetan parte hartu duten gazte bolondresei. Guztira 25 izan dira antolatutako ekimenetan laguntzen aritu diren gazteak.

Txomin Sagarzazu alkateak, eta Maria Serrano Gazteria zinegotziak, gazte bolondresak jaso dituzte Udaletxeko arkupeetan, osasun egoera dela medio. “Egin duten lanaren garrantzia azpimarratu behar dugu, eta gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmendu. Gizartean ez gara bakarrik bizi eta komunitateari laguntzeak dauzkan onurak handiak direla gogorarazi diegu”.

“Esker onaren adierazgarri, aitortza-diploma bana eman diegu, baina askoz garrantzitsuagoa da egin duten lana aditzera ematea eta beraiei zuzenean esatea”, esan du Txomin Sagarzazu alkateak.