Hondarribiko Udalak harrera egin berri die Areto Nagusian Danimarkako Rungsted herriko uretan Belako Munduko Txapelketan J80 kategoria lehen postuan sailkatu ziren DECOEXSAko emakume kirolariei. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak harrera egin berri die Areto Nagusian Danimarkako Rungsted herriko uretan Belako Munduko Txapelketan J80 kategoria lehen postuan sailkatu ziren DECOEXSAko emakume kirolariei.

Ekitaldian Txomin Sagarzazu alkatea eta Juan Luis Silanes Kirol zinegotzia izan ziren, baita munduko txapeldun geratu diren Olatz Muñoz, Patricia Alza eta Marta Lizarraga ere. Ezin izan zuten bertaratu taldeko kide diren Naiara Muñoz, Laura Fernandez, Claudia Carpintero eta Carmen Arbaiza.

Txomin Sagarzazu Alkateak zorionak eman zizkien “lortutako arrakastarengatik. Udalarentzat oso pozgarria da halako harrerak egitea, gure herritarrek kirol maila oso ona dutela erakusten duelako. Gainera, garrantzitsua da oso atzetik datozen belaunaldiek erreferente bat izatea, kasu honetan belan. Ziur nago horrek haur eta gazte gehiago bultzatuko dituela kirola praktikatzera eta hori denontzat da garrantzitsua”.