Gazteak aste osoan zehar Hondarribian elkartruke bat burutzen ari dira Talaia Institutuko kideekin. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak harrera egin dio aste honetan Frantziako Brest hiriko Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko ikasle talde bati.

Gazteak aste osoan zehar Hondarribian elkartruke bat burutzen ari dira Talaia Institutuko kideekin, asmo horren barnean, gure artean izan dira gaur, eta bertan harrera egin die Txomin Sagarzazuk Alkateak eta Juan Luis Silanes, Hezkuntza zinegotziak.

Aurretik, Arma Plaza Fundazioarekin Alde Zaharretik bisita gidatu bat egin dute.

Brest Frantziako Bretañaren mendebaldean dagoen itsas hiri garrantzitsu bat da. 142.000 biztanle ditu eta Frantziako Finisterren dago.