Miren Echeveste, Euskara eta Berdintasun arloko ordezkaria. / Irungo Udala

Udal euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI programa eskainiko du.

Udako ikastaroak, printzipioz, aurrez aurreko eta urrutiko jarduna uztartuz eskainiko dira. Ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuko dira, eta izena emandako ikasle kopuruaren arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira.

Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 5ean hasi eta 30ean bukatuko da eta 9:00etatik 13:15era arteko ordutegia izango du. Abuztukoa, hilaren 2an hasi eta 27an bukatuko da ordutegi berarekin. Ikastaro trinko hauen prezioa 69,40 eurokoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek udalak euskara ikasteko ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.

Ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (maiatzaren 31tik ekainaren 10era) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.

LANNAHI

Udalak, gainera, ikastaro trinko hauen data eta ordutegi berean doako ikastaroak eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei LANNAHI programaren bitartez.

Interesatuek maiatzaren 31tik ekainaren 10era egin beharko dute izenematea SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..). Hala nahi badute, HAZSACeko autozerbitzu terminalak erabili ahal izango dituzte honetarako (San Martzial kalea, 2).

Izena emandakoek mailaketa proba egin behar dute udal euskaltegian maiatzaren 31tik ekainaren 10era, 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.