Lanak aurkezteko epea 2019ko urriaren 1etik azaroaren 15a artekoa izango da. / Hondarribiko Udala

Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXVI. edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortzeko helburuarekin. Lehiaketak bi sari-atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. Gogoratu BAZ Javier Ugarte kalean dagoela Udaletxeko obrak direla eta.

Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute. Bordari ipuin-sariak hiru maila izango ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat; B maila DBHko 3. eta 4. edo Batxilergoko 1., eta 2. mailetan ari direnentzat; eta C maila Lhko 6 eta DBHko 1. Edo 2. Mailetan ari direnentzat

Satarka atalak, berriz, bi maila edukiko ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila DBHko 3. eta 4. edo Batxilergoko 1., eta 2. mailetan ari direnentzat. Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita. Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira.

Lan bakoitzaren lehen orrialdean ondorengo datuak adierazi beharko ditu egileak:
a) Zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari edo Satarka).
b) Zein mailatan (A, B edo C).
d) Lanaren titulua.
e) Egilearen izenordea.
f) Egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den.

Gutunazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, eta nortasun agiriaren kopia. Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

Bordari Saria

A Maila

1.- Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

2. – Hiru sari izango dira:
Lehen saria 800 euro eta oroigarria
Bigarren saria 400 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria

B Maila

1.- Ipuinak 2 folio izango ditu gutxienez eta 6 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

2.- Hiru sari izango dira:
Lehen saria 400 euro eta oroigarria
Bigarren saria 250 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria

C Maila: Mikroipuina

1.- Mikroipuinak 100 hitz izango ditu gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

2.- Hiru sari izango dira:

Lehen saria 200 euro eta oroigarria
Bigarren saria 125 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 125 euro eta oroigarria

Satarka Saria

A Maila

1.-Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez.
2.-Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 800 euro eta oroigarria
Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria

B Maila

3.- Olerkiak 40 lerro izango ditu gutxienez eta 120 gehienez.
4.- Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 400 euro eta oroigarria.
Bigarren saria: 250 euro eta oroigarria.
Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria.

300 eurotik gorako sariei, %21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako