Datorren ekainak 15 arte zabalik dago Udalak prestatu duen HAPOaren inguruko galdeketa erantzuteko. / Hondarribiko Udala

Datorren ekainak 15 arte zabalik dago Udalak prestatu duen HAPOaren inguruko galdeketa erantzuteko. Hala gogoratu du Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“www.hondarribia.eus/hapo eta Udal Liburutegian, BAZen eta Hondartza Kiroldegian erantzun daiteke. Hiritarrak HAPOaren inguruko informazio guztia gardentasunez eduki dezan lan handia egiten ari gara, eta horren berri zehatz-mehatz eman dugu orain artean Kultur Etxean eta Itsas Etxea Auditoriumean egindako bilkuretan”.

“Gogoratu nahi dut hapo@hondarribia.eus helbidea sortu dugula. HAPOarekin loturiko edozein zalantza horrera zuzendu behar dira”, gehitu du Serranok.