“Zikoinak” euskerazko filmea larunbatean Itsas Etxean

Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko tokietan

0
1525

Igandean, 18:00etan, “Zikoinak” filmea ikus ahal izango da Itsas Etxean. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko tokietan.

Laburpena

Nicholas Stoller-ek eta Doug Sweetland-ek zuzendutako filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela edo, behintzat, eraman ohi zituztela.

Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean.

Nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi du eta, horretarako, Stork Mountain hiriko Tulipen laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira, munduan zikoinen benetako egitekoa berezarriz.