Sarrerak salgai daude ohizko tokietan. / Irungo Udala

Datorren larunbatean, apirilaren 13an, Txalo Produkzioak egongo da Amaia Kultur Zentroan bere ikuskizun “Zoaz bake santuan” Emmanuel Robert-Espalieu egilearen lana emateko. Antzezpena 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude ohizko tokietan: www.irun.org/entradas web orrian, turismo bulegoan eta Amaia Kultur Zentroan hasi baino ordu bat lehenago oraindik sarrerak gelditzekotan, 14,60 eurotan langabeek, 14 urte beherakoek eta Gazte Txartela dutenentzat 9,40 eurotan.

Txalo produkzioa
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Antzezleak: Mikel Laskurain y Ane Gabarain
Hizkuntza: Euskera

Sinopsia: Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…