Soroeta kalea. / Hondarribiko Udala

Asteazken eta ostegunean, Soroeta kalean, hain zuzen ere Eguzkilore etxebizitzen aurrean eta inguruan, zuhaitz kimaketa bat egingo da eta ezinezkoa izango da aurreko egunetik bertan autoa aparkatzea.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “asteazkenean Eguzkilore aurrean dauden platanondoak kimatuko dira eta ostegunean haur parkearen aurrean daudenak. Hala, ezinbestekoa izango da aparkalekuak libre egotea”.