Zuloaga Etxea. / Hondarribiko Udala

Urriaren 24ean, Nazioarteko Liburutegi Eguna da. Hondarribiko Liburutegian data hori ospatzeko hainbat ekintza, ekitaldi, edota proposamen landu dira. “Aurtengoa desberdina izango dela kontuan hartu da, eta antolatutakoak segurtasun neurriak beteko dituela argi esan behar da”, dio Kalixa Silanesek, Kultura zinegotziak.

“Liburutegian sartzearekin batera Bidai agentzia topatuko dugu. Erabiltzaileak nora bidaiatu nahi duen aukeratu ahal izango du, bidai txartelak eskuragarri izango dituela. Horren atzean dagoen liburuak edota pelikulak bidaiatzen lagunduko die”, jarraitu du Silanes zinegotziak.

Topatuko dugun hurrengo ekimena erakusketxoak izango dira. Bi izango ditugu:

– Erabiltzaileek utzitakoak: Erabiltzaileek dokumentu barruan utzitako gauzekin: marrazkiak, bidai txartelak, errezetak….
– Liburutegietako orri markatzaileak: hainbat bitxikeri bildu ditugu azken urteetan

“Zuloaga Etxeko beheko solairuan dagoen putzuaren inguruan Liburutegia gaia edota aipatzen den dokumentuen bilduma jarriko dugu denon eskuragarri mailegurako prest”.

Urriaren 21ean 17:30etan. Haurren ipuin kontalaria izango dugu Lupe Lekuonarekin. Haur liburutegian izango da. Edukiera mugatua izango denez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Urriaren 23ean 19:00etan. 16 urtetik gorako ipuin kontalaria izango dugu Joxemari Carrererekin. Haur liburutegian izango da. Edukiera mugatua izango denez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Urriaren 24ean Liburutegia kalera. Goizean zehar San Pedro kalean egongo da Liburutegia. Honekin gure liburutegia ateak zabalik dituela adierazi nahi dugu, eta gu ere erabiltzaileengana hurbiltzen garela. Postuan maileguak eta bazkide berriak egiteko aukera izango da. (Honako hau eguraldiaren arabera izango da).

“Maite Caballerok egindako orrimarkatzaile berriak denon eskura izango dira eraikinean bertan. Eta sare sozialetan aste osoan zehar erabiltzaileei galderak egingo dizkiegu”, amaitu du Silanesek.