Guadalupen jarritako komunak. / Hondarribiko Udala

Azken egunotan udalak behin-behineko komun publikoak jarri ditu San Pedro kalean eta Guadalupeko Santutegiaren inguruan.

“Hondarribian mugimendu handiagoa nabaritzen da udako hilabeteetan”, dio Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, eta hala, “egokia ikusi dugu bi gune hauetan komun publikoak jartzea. San Pedro kalean Arrantzale Auzoko plazatxoan jarri ditugu eta Guadalupe inguruan, une hauetan kantinarik ez dagoenez, beharrezkoa iruditu zaigu. Irailaren erdirarte egongo dira”.

Guadalupeko komunen aurrekontua 7.900 eurokoa da eta Portukoa 5.600 eurokoa.