Hondarribiko EH Bildu udal taldeak, honako zuzenketa hauek proposatu ditu 2020ko jardunari begira. Honekin batera, Hondarribiko EH Bilduk udal talderan baitan jarraipen batzordea sortuko duela jakinarazi du, onartutako egitasmoak bete/gauzatu daitezen ziurtatzeko.
Proposatutako zuzenketak
1. Mariñel itsasontzia kultura-ondarea izendatzeko: 2.500 euro
2. Enrike Lekuona ikerketa beka: 12.500 euro
3. Kataluniako Cadaques udalerriarekin senidetzeko proiektua: 4.000 euro
4. Aldaketa klimatikoaren aurkako plana (sentsibilizazioa): 18.000 euro
5. Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon oroimen harria: 2.000 euro
6. Emakumea eta itsasoa ikerketa beka: 7.000 euro
7. Musika Eskola antolaketa eredua aztertzeko proposamena: 18.000 euro
8. Jaizkibel-Jaitzubia ingurumen egitasmoa: 13.500 euro
9. Berdintasun teknikaria kontratatzeko: 60.000 euro
Guztira 137.500 euro dira. Aurrekontu proiektua datorren azaroaren 28ko osoko bilkuran eztabaidatuko da. Gogoratu egin behar da udal gobernuak gehiengo osoa duela.