Euskerak munduan duen lekuari buruz mintzaldia

Nicolas Tournadre hizkuntzalaritza iraskaleak emango du eta gero eztabaida bat irekiko da

0
1559

Azaroaren 23an, 18:30ean, Nicolas Tournadre unibertsitarioak mintzaldi bat eskainiko du “Euskararen lekua, tokiko, nazioko eta nazioarteko mailetan” gaiaren inguruan, Sokoburuko Antoine d’Abbadie entzun-aretoan. Euskeraren alde ari diren eragile, irakasle edo euskerak zertarako balio duen edo haien haurrei transmititu behar ote dieten jakin nahi dutenei zuzendua.

Nicolas Tournadre hizkuntzalaritza irakaslea da Aix-Marseille-eko unibertsitatean eta Frantziako Institutu Unibertsitarioaren eta Lacito-ren (Nazioko Zientzia Ikerketa Zentroa) kidea ere. 2000an, Nazioko Zientzia Ikerketa Zentroaren (CNRS) brontzezko domina lortu zuen. Hizkuntzen tipologiaren eta aniztasunaren aditua da. Bere argitalpen berrienen artean, 2014an Pariseko L’Asiathèque argitaletxean plazaraturiko Le Prisme des langues – Essai sur la diversité linguistique et les difficultés des langues aipa daiteke. Aurkezpenak eta mintzaldiak eskaini ditu honako herri edo lurralde hauetan: Frantzia, Txina, Hong Kong, Tibet, Errusia, Kalmukia, Buriatia, Nepal, Sikkim, Italia, Erresuma Batua, Herbehereak, Suedia, Suitza, Eslovakia, Alemania, Israel, Japonia, Brasil, Iran, Australia, Singapur, Bhutan eta Myanmar.

Mintzaldi hau Errobi eta Hazparneko lurraldeko herri elkargoekin eta Miarritze eta Uztaritzeko udaletxeekin elkarlanean antolaturiko ziklo batean kokatzen da. Hala, beste mintzaldi publikoak izango dira azaroaren 22an, 20:00etan, Uztaritzen, eta 24an, 20:00etan, Beskoitzen. Bestalde, hautetsiei zuzenduriko bi aurkezpen berezi izango dira Itsasun eta Miarritzen, azaroaren 21 eta 24an.

Mintzaldia dohainik eta frantsesez izango da, eta bat-bateko itzulpena eskainiko da euskerara. Mintzaldiaren ondoren eztabaida bat irekiko da.