Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du udalak

Sailkatutako lehen kartelari 450 euroko saria emango zaio eta bera izango da 2018ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena

0
1091

Hondarribiko Udaleko Kultura sailak 2018ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zentimetrotakoa eta bertikala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: “HONDARRIBIA-INAUTERIAK 2018”. Sailkatutako lehen kartelari 450 euroko saria emango zaio eta bera izango da 2018ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entregatuko dira urtarrilaren 17, 18 eta 19an, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00tara.

Lanak jendaurrean jarriko dira urtarrilaren 29tik otsailaren 11era (biak barne), Arma Plazan.