Kiroletako ordezkaria den Borja Olazabal. / Irungo Udala

Irungo Kirolaren Sariak banatzeko ekitaldia asteazken honetan egitekoa zen, otsailak 3, baina, Kirol Arloak jakinarazi duenez, ez da egingo, egungo osasun krisia eta ezarritako murrizketak direla eta.

Datozen egunetan jakinaraziko da irabazleen zerrenda, behin guztiekin harremanetan jarri eta gero, prentsa ohar baten bidez, saridunak nor bere saria esku artean ageri diren argazkiak erantsita.

Gizonezko kirolaririk onenarentzako, emakumezko kirolaririk onenarentzako eta talderik onenarentzako sariez gain, Irundarron Saria banatuko da, herritarrek azken egunotan udal webgunean bederatzi izendaturen artean emandako botoen emaitza.