Intzurako jardun eremuan irekiko da lanerako leku partekatu berria. / Hendaiako Udala

Bere egitekoen artean, Hendaia-Euskal Herriko Enplegua eta Jarduna Laguntzeko Zentroak (Lan-Eko) lanerako leku partekatu bat irekiko du laster Intzurako jardun eremuan (Garraio bitartekarien eraikina, Lekueder karrika 16, Hendaian).

Hendaian proiektuak daramatzatenak laguntzeko asmoz, laguntza zentroak jarduera bat sortu eta atxikitzeko proiektuetarako laguntza eta aholkularitza behar dituzten jendeak, kolektiboak eta enpresak har eta orientatzen ditu.

Leku horrek bulego bat eskainiko du lanleku kolektibo batean, bai eta emari handiko interneta (zuntza), inprimagailua, kafe txokoa…