Jorge Galan. / Martin Tellechea

Jorge Galanek irabazi zuen lehenengo Real Unioneko Goleatzaile Nagusiaren Bidasoa Deportes Saria taldeak jokatutako partidu ofizialetan gol gehien sartu zuen jokalaria izan ondoren. Saria Bidasoa Deportes-ko zuzendaria den Martin Tellecheak eman dio gaur Stadium Galeko futbol zelaian.

Guztira 9 gol sartu zituen Galanek (8 ligan eta bat RFEF Kopako fase autonomikoan). Jarraian: Asier Etxaburu eta Eneko Eizmendi 5 golekin; Dani Estrada 3 golekin; Xabier Cardenas, Mikel Orbegozo, Yoel Sola, Alvaro Matias Telis eta Alain Eizmendi 2 golekin; Iñaki Recio, Aitor Aranzabe eta Gorka Larrucea gol batekin sailkatu ziren. Taldeko beste jokalari guztiek ez zuten denboraldian zehar golik sartu.

Guztira 2019/2020 denboraldiko 30 partidu ofizial zenbatu ziren, Bigarren B Mailako II. Multzoan jokaturiko 28 partiduak eta RFEF Kopako fase autonomikoko bi partidu.