Udala udazkeneko urteroko zuhaitzen kimaketa lanekin hasi da

Pasa den astean eta honetan kimaketa prozesua San Pedro kalean eta Portuan egin da eta astelehenean Alamedara joateko asmoa dago, datozen asteetan herrian zehar zabalduko da

0
493

Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasia da. Pasa den astean eta honetan kimaketa prozesua San Pedro kalean eta Portuan egin da eta astelehenean Alamedara joateko asmoa dago, datozen asteetan herrian zehar zabalduko da. Hala eman du aditzera gaur Gonzalo Carriónek, Obra eta Hirigintzako zinegotziak.

“Herritarrei prozesuaren berri eman nahi diegu”, dio Carrión zinegotziak, “eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko beharrezkoa den koordinazioa azaldu nahi diegu. Kimaketa duela egun batzuk hasi zen eta urtarrila bitarte egiten da, segurtasuna eta higienea zaintzeko ezinbestekoak dira eta. Udal Brigadako lorazainek egutegi bat prestatzen dute aurrera eramateko, baina eguraldiak, eta langileen zein hiritarren segurtasuna kontutan hartuta, ez da erreza izaten egutegi hori betetzea. Aurten gertatzen zaiguna adibide argia da”.

“Pasa den astean eta honetan Santiago eta San Pedroko platanoekin hasi da, eta orain Alamedara joango dira, eta jarraian espigoi ingurua, Biteri kalea, Soroeta, eta handik Alde Zaharrera. Ondoren Donosti kalea, Arrantzale Auzoa eta Gibeleta joango dira, pixkanaka hiri osokoak egingo direlarik. Eguraldiaren menpe mantenduko da ezarritako egutegia”, gehitu du Carriónek.

“Zuhaitzak dauden toki askotan trafikoa dabilen errepideak daude, baita aparkalekuak ere; beraz komeni denez, horietan noiz arituko garen ohartaraziko dugu. Kale konkretu batean hasi aurretik abisuak jartzen ditugu aparkalekuak erreserbatuz. Lehenbizi eskoletan ekin genuen, izan ere eroritako hostoek kainu-zuloak estali eta umeekin arazoak sortzeko arriskua dago. Lan horiek dagoenik eginak dira urrian”, amaitu du Carriónek.