1900. urteko jaietako kartel erraldoi bat erosi du udal artxibategiak

4.500 euro ordaindu ditu udalak

0
925

Hondarribiko udal artxibategiak 1900. urteko kartel erraldoi bat erosi berri du, hain zuzen ere urte hartako Jai Nagusien irudi izan zen kartela.

“2,66 metroko luzera dauka eta metro bateko zabalera. Oso tela onez egindakoa eta birgaitu berria, egoera onean aurkitzen delarik” esan du Kalixa Silanes Kultura zinegotziak. “Oso pieza arraroa kontsideratzen da, eta udal ondare dokumentala aberasteko interes handikoa dela aztertuta, erostea erabaki zen 4.500 euro ordainduta”

“Bere tamainu itzelak badu erantzuna. Santa Maria ateaurreko eskubiko aldean jartzen ziren kartel handietako bat zen, jaiak iragartzeko erabiltzen zirenak. Kartel honen kopia bat, tamainu txikiagoan, Arma Plaza Informazio eta Kultur Zentroko bigarren solairuko Alardeko hatxeroen inguruko erakusketan ikus daiteke”, amaitu du Silanesek.