Tren berdea. / Hondarribiko Udala

Uztailean eta abuztuan, guztira 20.970 lagunek egin dute inguruari buruzko turismo informazioa jasotzeko kontsultaren bat Arma Plazan dagoen turismo bulegoan. Oso datu positiboa, kopurua 1.000 lagunetik gora igo baita aurreko urtearekin alderatzen badugu.

Zehatz esateko, abuztua izan da jende gehien joan den hilabetea, 12.651 lagun pasa baitira bulegotik, 2018an baino gehiago, orduan 11.400 izan baitziren.

Egin den kontsulta mota izaera orokorrekoa izan da batik bat: zer ikusi, bisita gidatuak, enogastronomia, kultur jarduerak eta jaiak, garraio publikoa eta komunikazioak, ibilbide eta bide naturalak, Donejakue Bidea eta abar. Horrez gainera, beste leku batzuei buruzko informazioa ere eskatu dute, esate baterako, Ipar Euskal Herriko kostaldeari eta Euskadiko kostaldeari buruzkoa.

Harrena ona izan du tren berdeak

Arma Plazak eskaintzen dituen jardueren artean nabarmentzekoak dira hirigune historikora eta Guadalupeko gotorlekura egiten diren bisita gidatuak eta tren berdea. Guztira 7.051 lagunek hartu dute haietan parte udako denboraldian.

Zehatz esateko, Tren Berdea izan da arrakasta handiena izan duenetako bat, 4.296 lagunek ikusi baitute hiria haren barnetik. Bestalde, 2.755 lagunek bisitatu eta ezagutu dituzte Hondarribiaren sekretuak hirigune historikora nahiz Guadalupeko gotorlekura egin dituzten bisita gidatuetan.

Hotelen okupazioa

Turismoari dagokionean, uda ona izan da Hondarribirako, uztailean %86koa izan baita hotel okupazioa eta abuztuan, berriz, %92koa izan zen. Guztira, 2018ko denboraldi berean baino %1,7 gehiago.

Jardueraz betetako uda

Turismo nautikoak pisu handia izan du aurtengo udan Hondarribian. Gero eta handiagoa da turismo zerbitzu mota horiekiko interesa eta eguraldi onak lagundu egin du sektoreko enpresek ondo lan egiteko. Hilabete horietan kultur jarduera eta jarduera dinamizatzaile ugari antolatu dira, Udako Merkatua aipagarriena.