Miren Echeveste, Euskara arloko ordezkaria. / Irungo Udala

Bilera bat euskaraz antolatu nahi denean hizkuntza ez dakitenei aldi bereko itzulpena modu errazean eskaintzeko Irungo Udalak ikastaro bat antolatu du. Urriaren 6an izango da, 14:30 – 15:30era edo 18:30-19:30era biak ala biak Palmera Montero Espazioan UEMAko, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Gari Goikoetxea teknikariak eskainiko du. Interesatuek izena eman dezakete euskara@irun.org helbidean edo 943 505 272 telefonora deituta.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da norberak bere smartphonean Telegram aplikazioa instalatzea eta telefonoaren aurikularrak soinean izatea. Ikastaroa doan da eta euskara gaztelaniari ez ezik beste hizkuntzei begira baliagarria da.