Ernesto Toledo (e) eta Kalixa Silanes. / Hondarribiko Udala

Ostiralean eta larunbatean, azaroaren 1 eta 2an, bigarren urtez ospatuko den Amua musika eta diska festibala izango dugu Hondarribian. Aurkezpena Udaletxean egin da Kalixa Silanes Kultura zinegotzia eta Ernesto Toledo antolatzailea bertan izan direlarik.

Kalixa Silanes zinegotziak dioenez, “gure kultur eskaintza zabalaren barnean iaz hasitako eskaintza berri bat dakargu. Amua jaialdiaren bigarren edizioa, musika eta kultura protagonista diren ekitaldi honetan, ostiral eta larunbatean herritarrei eta bisitariei Itsas Etxea Auditoriumera hurbiltzeko gonbitea egin nahi diet”.

Ernesto Toledo antolatzaileak jaialdiaren informazioa eman du. “Irabazi asmorik gabeko jaialdia da, bere asmoa musikaren munduan harremana duten profesio desberdinen arteko errealitatearen egoera publiko zabalari jakinaraztea da. Eskerrak eman nahi dizkiot udalari, haseratik izan duen jarrera baikorragatik, laguntzeko prest agertu da eta lehen unetik”.