Antzerkia Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañagarekin

Testoak Mikel Zumeta hondarribiarrak idatzi ditu

0
1550

Igandean,19:30etan, Itsas Etxean, Heriotza bikoitza euskarazko antzerkia ikus ahal izango dugu. Testoak Mikel Zumeta hondarribiarrak egin ditu eta aktore nagusiak Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga dira. Egilea aldiz, Jon Ander Alonso da.

Sarrerak 6 eurotan saltzen dira larunbaterarte Arma Plazan, igandean bertan Itsas Etxean 17:30etik aurrera eta Kutxabank-eko web gunean.

Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta).

Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez.