Aritz Galarraga idazle hondarribiarrak ‘Gogoan dut’ liburua aurkeztuko du Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan

Ekitaldian liburua eskuratzeko aukera izango da

0
735

Larunbatean, uztailak 10, eguerdiko 12etan, Aritz Galarraga idazle hondarribiarrak ‘Gogoan dut’ liburua aurkeztuko du Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Aitzondo Irungo Euskara Taldeak antolatuta. Halaber, Galarragaren hitzei musika jarriko die Ibon RG musikariak. Aforo mugak direla medio, komenigarria da lekua ziurtatzeko irungoeuskarataldea@gmail.com helbide elektronikora idaztea, lagun kopurua zehaztuz.

Memoria ariketa bat da ‘Gogoan dut’, idazleak 40 urte bete berritan egindakoa. Baina horrez gain, bada hein batean euskal herritar belaunaldi baten isla ere, liburuko bizipen askorekin identifikatua senti baidaiteke jende ugari.

Ekitaldian liburua eskuratzeko aukera izango da.