Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeek ez dute Arma Plaza Fundazioaren bilera eta jardueretan parte hartuko zuzendari berria egon arte. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko udalean oposizioa osatzen duten talde politiko guztiak batera prentsa-oharra atera dute Arma Plaza Fundazioaren norabidearekin kezkatuta. Honako hau dio:

“Arma Plaza Fundazioaren ibilbidearekin guztiz kezkatuta gaude. Bere hasieratik argi eta ilunez betetako ibilbidea egin du, eta balantzea egiterakoan alde negatiboak (enkarguetan kontratu falta, Unescorako proiektuaren porrota, Mariñel barkua bisitagarri egiteko proiektuan akatsak…), positiboak baino nabarmenagoak dira.

Jakitun gara ere Arma Plaza Fundazioak egiten dituen jarduera gehienak, bai Hondarribiko Udaleko Turismo zein Kultura departamentutik bidera daitezkeela; baita Hondarribia Abian (Bidasoa Biziriken koordinazioarekin) bezelako ekimenetatik ere.

Horrexegatik Arma Plaza Fundazioak norabide berri bat hartu behar duela uste dugu; horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu zuzendaritzan (koordinadore-gerente) aldaketa erabat beharrezkoa dela.

Honen bidez udal gobernuari eskatzen diogu, Arma Plaza Fundazioko estatutuetan agertzen den bezala, lanpostua ateratzea.

Bukatzeko, adierazi nahi dugu eskaera hau onartu arte, ez dugula Arma Plaza Fundazioaren bilera eta jardueretan parte hartuko”.

Prentsa-oharra Hondarribiko Udalean oposizioan dauden lau partiduek sinatzen dute.