Hiriko 25 dendek parte hartu zuten. / Hondarribiko Udala

Udalak oso balorazio positiboa egin du joan den asteburuan hiriko 25 dendek parte hartu duten kaleko azoka edo Braderiaren inguruan. Azoka horretan, produktuak kalera ateratzeko aukera izan dute.

Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren esanetan, “ostiralean eguraldiak ez zuen ia lagundu, beti eguraldi onaren edo, behintzat, euria ez agertzearen menpe gaude eta. Baina larunbatean eta igandean, mugimendu handia nabaritu da eta parte hartu duten merkatariek euren baikortasuna helarazi digute lehen inpresio gisa “.

“Udalak Hondarribiko gertuko saltokiekin elkarlanean jarraituko du. Laster elkartuko gara haiekin, ekintza gehiago antolatzeko. Lankidetza giro onean gaudela uste dut eta bide beretik jarraitu behar dugu”.