Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. / Hondarribiko Udala

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak bosgarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izenemateko epea astelehena 19an itxiko da udaleko BAZen.

Lehiaketa honen bidez herriko jaiak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Erakusleihoen apainketak abuztuaren 29tik irailak 11 arte egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.