Arantxa Zulet eta Monica Martinez. / Irungo Udala

Irungo Udalak eta Topaguneak Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute Irunen 2020ko martxoaren 27rako, Amaian (hitzaldi aretoan) 19:00ean eta doako sarrerakin. XVII. Laburbira 9 film berezirekin dator aurten ere.

Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamazazpi urte beteko ditu aurten, bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea.

Laburbiraren XVII. edizioa 9 filmekin dator, elkarren oso ezberdinak. Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osotzen dute. Euskarazko film laburren zirkuitua, martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean ospatuko da, Sestaoko Udal Euskaltegian hasiz eta Izarrako Kultur Etxean amaiera emanez.

Bost astetan 33 herri bisitatuko ditu Laburbirak. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz. Hona hemen, XVII.Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak:

– Gau beltza (Euskaltzalen Topagunea)
– Urak dakarrena (Marilin Taldea)
– Anti (Josu Martinez)
– Tigre bat (Amaia San Sebastian)
– Pil pil (Kristina Zorita)
– Mamarro (Ibon Iza Totorika)
– Kateak (Yolanda Mazkiaran)
– Jauzi eta Prixt (Maitane Eyheramoto)
– Harria herria (Janire Etxabe)

Zuzendariekin bertatik bertara Film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia izango da Irunen. Yolanda Mazkiaran, “Kateak” film laburraren zuzendariarekin hain zuzen ere. Horrela, bere lana publikoari zuzen zuzenean azalduko die, eta ikusleek ere, zuzendariarekin patxadan hitz egin ahalko dute, etxeko sofan baleude bezala.