Bertso Jaialdia hartuko dute igandean Kasino Zaharreko lorategiek

20:00etan hasiko da, eta lau bertsolari ariko dira: Anjel Mari Peñagarikano, Arkaitz Estiballes, Jon Maia eta Maddalen Arzallus

0
789

Urteroko Bertso Jaialdia antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Igandean, abuztuaren 30ean izango da, doan, Kasino Zaharreko lorategietan.

20:00etan hasiko da, eta lau bertsolari ariko dira: Anjel Mari Peñagarikano, Arkaitz Estiballes, Jon Maia eta Maddalen Arzallus. Saroi Jauregik egingo du gai jartzaile lana.

Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena Arma Plazan edo kutxabank.es webgunean jasotzea. Maskara nahitaezkoa izango da.