Bertso Jaialdia larunbatean Santiago kalean

20:00etan hasiko da eta lau bertsolari ariko dira: Jon Maia, Ander Lizarralde, Alaia Martin eta Maddalen Arzallus

0
1425

Urteroko Bertso Jaialdia antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Larunbatean, abuztuaren 27an izango da, doan, Santiago kaleko Pisuzarra plazan.

20:00etan hasiko da eta lau bertsolari ariko dira: Jon Maia, Ander Lizarralde, Alaia Martin eta Maddalen Arzallus. Saroi Jauregik egingo du gai jartzaile lana.