Lanak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 1etik irailaren 15era artekoa izango da. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur-sorkuntza suspertzeko asmoz, Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du, 38.a hain zuzen.

Lehiaketak bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria.

Lanak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 1etik irailaren 15era artekoa izango da.