Dantza ikuskizuna Itsas Etxean Aukeran Dantza Taldearen eskutik

"Maurizia" ikuskizunaz gozatu ahal izango da. XIII. Dantza Zirkuituaren barnean kokatzen da emanaldia

0
1441

Datorren urriaren 1ean, Itsas Etxean, Aukeran Dantza Taldearen eskutik “Maurizia” ikuskizunaz gozatu ahal izango da. XIII. Dantza Zirkuituaren barnean kokatzen da emanaldia eta sarrerak 6 eurotan saltzen dira https://tickets.kutxabank.es gunean, Arma Plazan irailaren 30 bitarte eta ikuskizunaren egun berean Itsas Etxean. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Zuzendaria Edu Murumendiaraz da, testuaren egilea Karmele Jaio eta dantzariak Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun.

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela. Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.