Iazko desfilea. / Hondarribiko Udala

Beste urte batez udaletxeko Kultura departamentuak Inauterietako desfileari begira lehiaketa desberdinak antolatu ditu.

Datorren otsailaren 26an izango da desfilea, baina urtarrilaren 28an amaitzen da izenemate epea BAZen, 13:00etan.

Ohikoa den moduan A, B, C, eta D taldeak daude. A taldeak pertsona bakarrekoak dira, B taldeak 2 eta 5 bitartekoak, C taldeak 6 eta 15 bitartekoak eta D taldeak 15etik gorakoak. Azken honetan Hondarribikoak eta Hondarribikoak ez direnak desberdintzen dira.